Gizartea -

SIRIATIK HIESI

160 siriar Italiara iritsi dira arrantza ontzi batean

Gatazka armatutik ihesi doazela baieztatu dute. Tartean, 38 haur eta, gutxienez, haurdun dagoen emakume bat daude.

160 siriar Italiara alde egin dute gatazka armatutik ihesi. Argazkia: EFE
160 siriar Italiara alde egin dute gatazka armatutik ihesi. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

160 etorkinek Siriatik datozela baieztatu dute, Italiara iritsi direnean; tartean, 48 ume daude. Crotonan porturatu dira, Calabriako eskualdean, Italiako penintsulako hegoaldean.

Etorkinek Siriatik gatazka armatutik ihesi datozela baieztatu dute, Sky Tg24 telebista kateak jakinarazi duenez.

Finantza Guardiak erreskatatu baino ordu batzuk lehenago ikusi zuen ontzia, baina Italiako uretan sartu arte itxaron zuen, esku hartu eta laguntzeko. Arrantza ontzia 20 metro luze da eta ez zuen banderarik.

Immigranteek ez dute osasun arazorik. Tartean, gutxienez emakume bat dago haurdun, eta Rizzuto uharteko babes etxe batera eraman dituzte, Crotona probintzian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea