Gizartea -

Gertaera

Bi pertsona hil dira tren istripu batean, Madrilen

Dirudienez, metroa gidatzen zihoan gizona kotxetegian sartu da, eta, hutsegite baten ostean, trenbidearen mugarekin jo du. 37 urteko emakume bat eta 4 urteko haur bat zarituta daude.

Madrileko tren istripuaren irudia. Argazkia: EFE
Bi lagun hil dira eta beste bi zauritu, Madrileko metroaren istripuan

00:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

35 urteko gizonezko bat eta emakume gazte bat hil dira astearte honetan Metrosurreko tren batek trenbidearen mugarekin jota, Fuenlabradaren eta Mostolesen artean (Madrilen), Larrialdietako Zerbitzutik jakitera eman dutenez.

Istripuan 37 urteko emakume bat eta 4 urteko haur bat zauritu dira. Lehenengoa Doce de Octubre ospitalera eraman dute eta bigarrena Niño Jesus ospitalera.

Gertaera 20:00etan izan da, metroa gidatzen ari zen gizonezkoa kabinan beste hiru pertsonekin zihoan, eta, kotxetegian sartzean, hankasartze bat izan du, trenbidearen mugarekin joz.

Lau pertsonak kabinaren barruan harrapatuta geratu dira, eta Fuenlabradako suhiltzaileek erreskatatu dituzte. Tren istripuak ez du arazorik eragin zirkulazioan.

Teodoro Piluelas Madrileko Metroko UGTko bozeramaileak azaldu duenez, hildako gizonezkoa mantentze lanetako gerentea da. Hildako emakumezkoak 17 urte ditu, eta Suitzakoa da.

Piñuelasek esan duenez, ezin da 20 kilometro ordura baino gehiago gidatu, eta gidariak ezin zu zerbitzuk kanpo dauden pertsonekin batera egon.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea