Gizartea -

Bilboko Konpartsen programa

Bilboko Konpartsek 300 ekintza baino gehiago eskainiko dituzte jaietan

Mikel Goñi pilotariak astelehenean eskainiko duen eskola magistrala izan daiteke aurtengo berrikuntzetatik deigarriena.

Ume talde bat Bilboko Konpartsek antolatzen dituzten gastronomia txapelketetako batean. Argazkia: Jesus Lejarza
Ume talde bat Bilboko Konpartsek antolatzen dituzten gastronomia txapelketetako batean. Argazkia: Jesus Lejarza

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste Nagusia hasteko aste batzuk geratzen direnean, Bilboko Konpartsek 300 jarduera baino gehiago antolatu dituzte jaietarako. Berrikuntzen artean, pilotara jolasteko frontoi bat edota futbol txapelketa prestatu dituzte.

Itziar Villafrañez Bilboko Konpartsen ordezkariak Aste Nagusirako antolatu dituzten ekintzak aurkeztu ditu gaur egindako prentsaurreko batean. Berrikuntzei dagokienez, Mikel Goñi pilotariak astelehenean eskainiko duen eskola magistrala izan daiteke aurtengo ekitaldirik deigarriena.

Villafañezek aurten estreinatuko diren beste hainbat ekintza aurkeztu ditu, hala nola Athletic Fundazioarekin batera antolatutako ume eta gazteentzako 3X3 futbol txapelketa, "Warhammer" rol jokoan oinarritzen den futbol amerikar modalitate berria edota Ripan jarriko duten frontoia.

Aurreko urteetan bezala, aurtengo jarduerarik nabarmenenak Hiri Krossa eta Gastronomia Txapelketaren 35. edizioa izango direla azpimarratu du Villafañezek. Gastronomia Txapelketan lehiatu nahi dutenek hainbat aukera izango dituzte, lehiaketa ezerdinak antolatu dituztelako, adibidez patata tortilla, txipiroi, bakailaoa bizkaitar erara, kroketa, bakailaoa pil-pil erara eta marmitako txapelketak

Edalontzi berrerabilgarriak

Nostalgikoentzat, "betiko jardueretaz" disfrutatzeko parada izango dela nabarmendu du Bilboko Konpartsetako ordezkariak. Ekintza horien artean astelehenetik larunbatera arte iraungo duen xake txapelketa, astelehenean eta asteartean antolatu duten igel-toka lehiaketa, astartean izango den mus txapelketa, ostiralean egingo dituzten ur-jolasak eta larunbaterako antolatu duten ardo-dastatzea daude.

Aurreko urteetan bezala, aurten ere txosnetan edalontzi berrerabilgarriak erabiliko dituztela azpimarratu du Villafañezek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea