Gizartea -
Aireportuak
Forondak Bartzelonarako bidaiarien hegaldiak berreskuratuko ditu
Arabako aireportuak urriak 28tik aurrera lotuko du Gasteiz Bartzelonarekin. Diputazioaren arabera, honek, Forondan dagoen bidaiarien eskaria berresten du.
Erredakzioa
Forondako aireportuak Bartzelonarako bidaiarien hegaldiak berreskuratuko ditu datorren urriaren 28tik aurrera. Zerbitzua igandetik ostiralera bitartean emango da eta Andaluziako Helitt hegazkin konpainiak hartuko du ardura.
Forondatik arratsaldeko 15:55etan irtengo dira hegaldiak eta Bartzelonara 17:15etan iritsiko dira. Alderantziz berriz, 14:15enetan irtengo dira Bartzelonatik eta Forondara 15:25etan iritsiko dira hegazkinak.
Txartelak jada erosi daitezke konpainiaren webgunean eta 45-56 euro arteko balioa izango dute.
Arabako diputazioaren arabera, honek guztiak agerian jartzen du Forondako aireportuan bidaiarien eskaria dagoela, AENAk martxan jarritako murrizketa planak kritikatuz. Estatuko aireportu guztietatik murrizketarik gehien, Forondan daude aurreikusita eta 140 langileetatik 122 kanporatzea espero da.