Gizartea -

Suteak

Cacereseko Gata mendilerroko sutea zero mailara jaitsi dute

Bitartean, Gomera eta Palmako suteak kontrolatu ezinik dabiltza, baina kanariar Gobernuak uste du eguraldiaren baldintza onek lagunduko dutela sua kontrolatzen.

Gomerako suak kontrolik gabe jarraitzen du

01:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Extremadurako suteen aurkako planak  zero mailara jaitsi ditu Gatako mendilerroko suaren aurkako lanak. Alegia, jada ez dute arriskurik ikusten inguruko pertsona, eraikin edota ingurumenarentzat. Atzo arratsaldez lortu zuten sua amatatzea eta lan horietan militar batek bizia galdu zuen.

Halere, hainbat suhiltzailek kaltetutako zonaldean jarraitzen dute lurra freskatzeko lanetan, sua berpiztu ez dadin.

Gomera eta Palma

Kanariar uharteetan ordea, egoera oraindik larria da. Gomera eta Palmako suteak kontrolatu gabe daude, eta une hauetan kanariar gobernuak duen itxaropena, baldintza metereologiko onek eragin dezaketena da, tenperaturek nabarmenki behera egin dutelako batetik, eta bestetik ipar-ekialdeko haizeak hezetasun piskat ekarri duelako.

Palman, Lambroque mendian jarraitzen du suak piztuta eta bertan daude bilduta suhiltzaileak. Halere, sua egonkortzea lortu dute. Gomeran aldiz, egoera larriagoa da, sutea bi guneetan baitago piztuta eta egonkortu gabe: Erqueseko amildegian eta Lajakoan.

Paulino Rivero Kanariar Uharteetako presidenteak azaldu duenez, La Gomerako suteengatik ebakuatutako 600 bizilagunetatik % 99k etxera itzuli ahal izan dute astelehen honetan.

Riverok esan duenez, igande arratsaldetik ez du aurrera egin suteak, eta bi guneetan kontzentratuta jarraitzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea