Gizartea -
Arma zuriz eragindako zauriak
Poliziak ez du hipotesirik baztertu Zierbenako gaztearen hilketan
Ustezko hiltzailearen gorpua etxean aurkitu zuten geroago, itota. Familiak esan duenez, biktimak eta gizonak lanagatik bakarrik zuten harremana.
Erredakzioa
Abanto-Zierbenako 29 urteko gaztearen heriotza ikertzen jarraitzen du Guardia Zibilak. Emakumea Vallegongo industrialdean aurkitu dute ostiral honetan, Castro Urdialesen (Kantabria).
Halaber, ustezko hiltzailearen gorpua etxean aurkitu zuten geroago, itota. Eraso sexualekin lotutako delituengatik aurrekari penalak zituen gizonezkoak.
Biktima (L.G.B.) Abanto-Zierbekao bizilaguna zen, bizkaitarra. Lehenengo zantzuen arabera, emakumeak ez zeukan genero indarkeriari lotutako aurrekaririk; hori dela eta, baztertu dute -momentuz- genero indarkeriaren biktima izan denik, Kantabriako Gobernuko Ordezkariordetzak jakitera eman duenez.
Familia, lur jota eginda
Gaztearen osaba batek esan duenez, familia "lur jota eginda" dago. Izan ere, gaztea ostiral arratsaldean oporrak hastera zihoan. Halaber, senitarteko honek azpimarratu duenez, biktimak eta gizonak lan-harremana bakarrik zuten.