Gizartea -

Gallartarra

Emakume bizkaitar baten hilotza topatu dute Castro Urdialesen

Bigarren hilotz bat agertu da etxebizitza batean. Gorpuak arma zuriz egindako zenbait zauri zituen eta Vallegongo industrialdean aurkitu dute, Castro Urdialesen (Kantabria).

Castron 28 urteko neska bizkaitar bat hilda agertu da

01:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak ikerketa bat abiarazi du gaur, ostirala, arratsaldean hilik agertu den 29 urteko emakume baten inguruko nondik norakoak argitzeko. Emakumea Vallegongo industrialdean aurkitu dute, Castro Urdialesen (Kantabria).

Halaber, bigarren gorpu bat agertu da, burua moztuta zuela, gizonezko batena da, eta etxebizitza baten barruan aurki dute; ustez, erasotzailearena da.

Emakumearen hilotza 15:00ak aldera aurkitu dute, Gobernuak Kantabrian duen Ordezkaritzak ohar baten bidez zabaldu duenez.

Biktima (L.G.B.) Gallartako bizilaguna zen, bizkaitarra. Lehenengo zantzuen arabera, emakumeak ez zeukan genero indarkeriari lotutako aurrekaririk; hori dela eta, baztertu dute -momentuz- genero indarkeriaren biktima izan denik, Kantabriako Gobernuko Ordezkariordetzak jakitera eman duenez.

Gizonezkoak aurrekariak zituen sexu-erasoengatik eta lan harremana zuen biktimaren familiarekin, Guardia Zibilaren lehenengo ikerketen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea