Gizartea -

Inkesta

Umeentzat Guardiola eta Justin Bieber dira 'lanerako nagusirik onenak'

Nagusiak direnean izan nahi dutenari dagokionez, mutilek futbolariak izatea nahiago dute, eta neskek irakasleak.

Pep Guardiola prentsaurreko batean. Efe
Pep Guardiola prentsaurreko batean. Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako umeentzat Pep Guardiola futbol entrenatzaile profesionala izango litzateke nagusitan lan egiterako orduan izango luketen nagusirik onena.

Hori izan da Adecco Fundazioak “Zer izan nahi duzu nagusitan?” egindako inkestaren VIII. edizioak argitutako galderetako bat. Galdetegian 4 eta 16 urte bitarteko 1.200 ume espainiarrek hartu dute parte.

Umeek Guardiola aukeratu dute lanerako nagusi perfektu bezala, % 7,3ko botuekin, eta atzetik beste futbolari batzuk jarraitzen diote, adibidez Messik (% 4,2) edo Cristiano Ronaldok (% 4). Hurrengo postuak Selena Gomezek (% 4), Justin Bieberrek (% 3,4) eta Shakirak (% 3,2) betetzen dituzte.

Zerrendako lehenengo politikaria Barack Obama da, eta zazpigarren postuan dago sailkatuta, % 2,2ko portzentaiarekin. Zortzigarrenak Phineas eta Pherb marrazki bizidunak dira, eta horien ostean Rafa Nadalek (% 1,8), David Bisbalek eta Jose Motak osatzen dituzte azken lehen hamar postuak.

Ume espainiarrak nagusiak direnean zer izan nahi dutenari dagokionez, sexuen arteko ezberdintasunak argiak dira, eta aurreko edizioetan emandako erantzun berdinak eman dituzte: mutilak futbolariak eta neskak irakasleak.

Lanpostu gustukoenak

Mutilen % 29,8ak kirolarekin erlazionatutako zeregin bat egin nahiko luke, zientziarekin erlazionatutakoen (% 23,6) eta segurtasunaz arduratzen direnen (% 14,3) aurretik. Zehazki, % 18,8ak futbolaria izan nahi du, eta horien ostean ingeniariak (% 9,4), polizi-agenteak (% 8,7), irakasleak (% 5) eta lasterketa pilotuak (% 3,36) daude.

Ordea, nesken zerrendako lehen postuan irakaskuntzarekin erlazionatutako lanak daude, % 23,8ko portzentaiarekin. Bigarren eta hirugarren postuetan osasungintza (% 15,2) eta animalien zaintzaren inguruko lanpostuak (% 11,9) daude, hurrenez hurren. Lanpostu zehatzei begiratzerako orduan, % 21,8ak irakasle izan nahi du, albaitarien (%10,2), medikuen (% 8,5), ile-apaintzaileen (% 3,9) eta biologoen (%3,5) aurretik.

Aurrek uste dute krisiak luzez iraungo duela, edo horrela uste du galdetutakoen % 55,2ak. % 29,5ak, gainera, ez du uste hurrengo urtera arte egoera hobetuko denik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea