Gizartea -

HIESA

EHUk, HIESAren aurkako txerto baten garapenean hartuko du parte

Egingo duten lana, antigorputz neutralizatzaileek ezagutu ditzaketen birusaren hainbat elementu biltzen dituen puzzle moduko bat egitean datza.

EHUk HIESAren txerto baten garapenean parte hartuko du. Argazkia: EFE
EHUk HIESAren txerto baten garapenean parte hartuko du. Argazkia: EFE
Hiesaren sendaketa, gero eta hurbilago

02:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Biokimika eta Biologia Molekularreko katedradun José Luis Nieva buru duen Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa talde batek HIESaren (GIB) birusagatiko infekzioak saihesten lagunduko duen antiMPER txertoaren garapenean parte hartuko du Ipar Amerikako hiru unibertsitatetako taldeekin batera.

Ikerketa honen garapenari esker, azken urteotan UPV-EHUn garatu diren antiMPER txerto prototipoen eraginkortasuna neurtu eta optimizatu ahal izango da. Berez, Nieva doktoreak zuzendutako taldea aitzindaria izan da GIBaren MPER alderdia (membrane proximal external region) deskribatzen. GIBaren MPER alderdia izan daiteke, hain zuzen, HIESaren birusaren ahulguneetako bat eta etorkizuneko txertoaren oinarria.

Etorkizuneko antiMPER txertoaren garapena antiVIH txerto bat lortzeko estrategia berritzaile baten baitan kokatzen da. Antigorputz neutralizatzaileek ezagut ditzaketen birusaren hainbat elementu biltzen dituen puzzle moduko bat osatzean datza.

Duela hamabost bat urte José Luis Nievaren ikerketa taldeak GIBaren MPER alderdiaren propietateak deskribatu zituenetik, munduko ikertzaile talde askok jardun dute osagai hau aztertzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea