Gizartea -
'Pitiusa Operazioa'
Uriarte familiak akusazio gisa aurkeztuko dela ukatu du orain
“Estatuko segurtasun indarrengan jarriko dugu konfiantza, bere kontrako deliturik balego hartu beharreko erabakiak hartu ditzaten”, esan du Uriarte familiak.
Erredakzioa
2010 urtean autoa Bizkaia Zubitik jauztean hil zen Mikel Uriarte gaztearen familiak “Pitiusa Operazioan” inputatu gisa daudenen aurka akusazio partikular gisa aurkeztuko dela ukatu du, nahiz eta atzo horrela egingo zuela esan.
Hildakoaren familiaren arabera, “polizia operazioan atxilotutako zenbait pertsonek onartu zutenez, ikertutako pertsonen artean Mikel Uriarte zegoen, aseguru-etxeek indemnizaziorik ordaindu nahi ez zutelako”. Hori dela eta, gaztearen gurasoek “atxilotutakoen aurka egingo den epaiketan akusazio partikular bezala” aurkeztuko direla onartu zuten atzo.
Dena den, baieztapen hori “erabat faltsua” dela esan du familiak gaur, eta beren semeari eginiko legez kanpoko ikerketa “hedabideek kaleratutako informazioari esker” jakin izan dutela aipatu dute, oraindik inork ez baitie onartu informazio hori egiazkoa den ala ez.
“Estatuaren eskuetan”
“Estatuko segurtasun indarrengan jarriko dugu konfiantza, bere kontrako deliturik balego hartu beharreko erabakiak hartu dezaten”, esan du Uriarte familiak.
“Pitiusa Operazioa” funtzionarioek, abokatuek, detektibe pribatuek eta polizi agenteek osatzen zuten sare talde bat zen, eta familiak beren semearen iragana ikertu zuela uste du. Kasu horren ikerketek diotenez, sarea datu pertsonalen legez kanpoko trafikoaz eta horren salmentaz arduratzen zen.