Gizartea -

Baso sutea

Kataluniak, Gironako sutea kontrol fasean sartzea espero du

Barne kontseilariak dio, sua geldiarazi eta sutearen perimetroa egonkortu daitekeela goizeko lan baldintza onei esker.

Lau pertsona hil dira jada Gironako suteetan

01:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Generalitateko barne kontseilariak, Felip Puigek itxaropenez hitzegin du, esanez, Gironako Empordeko sutea kontrol fasean sartu daitekeela goizean zehar, gogor lan egiten jarraitzeko baldintzak onak daudelako, sua geldiarazi eta perimetroa egonkortu ahal izateko.

Figuereseko aginte zentrotik egindako adierazpen hauetan, azaldu du, suaren perimetroak ez duela aurrera egin eta irudipen positiboa dagoela egoerarekiko: eguerdi arte haizerik ia ez delako egongo, hezetasun mailak gora egin duelako eta tenperaturak zertxobait jeitsi direlako.

Kontseilariak zuhurtzia azaldu arren, 'suari behin-betiko erasoa' egiteko baldintzak daudela onartu du eta 1.200 pertsona daudela sua itzaltzeko lanetan, suteak eragindako 13.800 hektareako perimetroan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea