Gizartea -

Ikerketa

EHUko adituek zelula amei buruz egindako ikerlan bat argitaratu dute

Trends in Biotechnology aldizkariak EHUko zenbait ikerlarik zelula amen ikerketan egindako aurrerapenak azaltzen dituen artikulua argitaratu du. Artikuluak aurrerapen esanguratsuenak biltzen ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EHUko ikertzaileek zelula amen ikerketan lortutako azken aurrerapenak azaltzen dituen artikulua argitaratu dute, Trends in Biotechnology aldizkari zientifikoan. Artikuluaren izenburua: “Zelulen portaera kontrolatzeko hiru dimentsioko ereduen aurrerapenak: 2Dko ereduetatik 3Dkoetara egindako translazioa” da. Idatzian, Edorta Santos doktoregaiak eta Rosa Maria Hernandez, Jose Luis Pedraz eta Gorka Orive doktoreek parte hartu dute, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) NanoBioCel taldearen kideak.

Argitalpenak zelula amen esparruan egindako aurrerapen esanguratsuenak biltzen ditu, eta zelulen jokaera ezagutzeak “zelulen patua kontrolatzea eta horiekin ehunak eta botika biziak fabrikatzea” ahalbidetuko diela nabarmendu dute. Ikertzaileek diotenez, etorkizunera begira, organo bioartifizialen sorrerak “gaur egungo organo emateen eskasia ordezka” lezake.

Hurrengo hamarkadetan zehar, zelula amen ikerkuntza-eremuan egindako aurrerapenek birsortze-medikuntzaren garapenean berebiziko garrantzia izango dutela diote ikertzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea