Gizartea -

Zentral nuklearra

Arabako Batzar Nagusiek helegitea aurkeztuko dute Garoña ixteko

Zentralaren jarduera 2019ra arte luzatzearen kontrako helegitea aurkeztuko dute, Gasteizko Udalak egingo duen moduan.

Santa Maria Garoñako (Burgos) zentral nuklearra. Argazkia: EITB
Santa Maria Garoñako (Burgos) zentral nuklearra.
Santa Maria Garoñako (Burgos) zentral nuklearra. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Batzar Nagusiek Santa Maria Garoñako (Burgos) zentral nuklearraren jarduera 2019ra arte luzatzea baimentzen duen agindua (Industria Ministerioak emandakoa) atzera botatzeko helegitea sartuko du, zentrala 2013an itxi dezaten, hasiera batean aurreikusita zegoen moduan.

PPren Gasteizko Udalak ere aipatu aginduaren kontrako helegitea aurkeztea erabaki zuen iragan astean.

Era berean, Batzar Nagusietako Mahaiak antzeko ekimen bat onartu zuen aurreko asteartean, EAJk proposatuta eta Bilduren, PSE-EEren eta EBren babesarekin eta PPren abstentzioarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea