Gizartea -

Ertzaintzaren pilotakada

Herrizango Sailak kalte-ordaina eskaini diela esan du Cabacas familiak

Gaztearen gurasoek azaldu dutenez, kalte-ordaina ''egokiena'' omen da Herrizaingo Sailaren ustez, ''zer gertatu zen jakitea ia ezinezkoa delako''.

Iñigo Cabacas gogoratzeko elkarretaratzea, Bilbon. EITB
Iñigo Cabacas gogoratzeko elkarretaratzea, Bilbon. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrizaingo Sailak kalte-ordaina eskaini dio Iñigo Cabacasen familiari, gaztearen gurasoek ohar batean azaldu dutenez. Testu horretan jasotzen denez, ''egokiena'' omen da hori Herrizaingo Sailaren hitzetan, ''gertaturakoa jakitea ia ezinezkoa delako eta, hortaz, egilearengana heltzea ezinezkoa delako''.

''Gaur bertan'' jaso omen dute eskaintza. Cabacasen familiaren hitzetan, beren interesak ez ditu ''diruak'' mugitzen. ''Justizia eta berriz geratutako ez dela ziurtatzeko bermea'' da familiak bilatzen duena.

Astelehen honetan elkarretaratzea egin zuten Bilboko udaletxe aurrean, Iñigo Cabacas gogoratzeko.

Gaztearen gurasoak eta Jone Goirizelaia familiaren abokatua bertan izan ziren. Azken horrek gogor kritikatu zuen Herrizaingo Sailaren jarrera, abokatuaren ustez Ares buru duen sailak oraindik ez duelako epailearen esku jarri geratutakoaren ikerketa.

Adierazpen horiei erantzun die astearte honetan Aresek, eta gezurra esaten aritzea leporatu dio Goirizelaiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea