Gizartea -

Iñigo Cabacasen heriotza

Aresek Goirizelaiaren 'hitz faltsuak eta kalumniak' salatu ditu

Jone Goirizelaiak, Iñigo Cabacasen familiaren abokatuak, "Poliziaren bertsioa indartzeko iruzur egitea" leporatu die Herrizaingo Sailari eta Ertzaintzari.

Iñigo Cabacas omendu zuten atzo, Bilboko Udalean. Argazkia: EITB.
Iñigo Cabacas omendu zuten atzo, Bilboko Udalean. Argazkia: EITB.
Iñigo Cabacas omendu zuten atzo, Bilboko Udalean. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aresen aburuz, Goirizelaiaren hitzak entzute hutsa nahikoa da baliorik ez emateko, eta ikerketa hasi zutenetik abokatuak hasi zuen estrategiaren baitan daude. "Hedabideei interesatu zaion informazioa eman die, nik edo Ertzaintzako buruak eskainitako informazioa zalantzan jartzeko", azaldu du.

"Ertzaintzak bi zauritu zeudela jakinarazteko deia jaso zuen, eta horiek artatzeko betebeharra zuen", azaldu du Aresek. "Patruilak gertakariaren lekuan bertaratu zirenean, objektuak bota zizkieten", gaineratu du. Goirizelaiak gertatutakoa ezkutatzeko Poliziaren argiketak manipulatu direla esatea "larria eta intentzio txarrekoa" dela uste du sailburuak.

Bestalde, "familiaren min sendaezina" kontuan izanda, sailburuak Iñigo Cabacasen heriotzaren ostean gurasoekin eta beste senide batzuekin izan zuen bilera gogoratu du. Iñigo Cabacasen aitak atzo iragarri zuen bilera hori Aresek eskatuta egin zutela, apirilaren 10ean, Jone Goirizelaiaren bulegoan. "Heriotzarengatik nire atsekabea adierazi nien, eta nire laguntza edo behar zuten informazioa eskatzeko aukera eskaini nien", azaldu du. Gainera, azken hilabeteetan, Goirizelaiaren bitartez, familiari laguntza beste bitan eskaini diola esan du.

"Beharrezkoa da barne ikerketa bat ireki dela argitzea", Herrizaingo sailburuaren ustez, baina "Administrazio Prozeduraren Legeak agintzen duen modura, Justiziak erabakia hartu arte bertan behera utzi dute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea