Gizartea -

2012ko sanferminak

Entzierro azkarra eta garbia, korrikaldi politekin

Lau pertsona eraman dituzte Nafarroako Ospitalera kolpeengatik, baina inor ez dago larri. Bi minutu eta 22 segundutan egin dute ibilbidea El Pilar ganadutegiko zezenek.

El Pilar ganadutegiko zezenak. EFE
El Pilar ganadutegiko zezenak. EFE
Sanferminetako laugarren entzierroa

03:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
2012ko sanfermin entzierro azkarrena

Dirudienez, ez da korrikalaririk zauritu adarkadaz, baina eroriko eta estropezu asko izan da. Ondorioz, lau pertsona ospitalera eraman behar izan dituzte, baina ez dute zauri larririk.

Ohikoa den legez, zortzietan suziria jaurti eta berehala, ukuiluko ateak ireki dituzte eta ziztu bizian atera dira El Pilarren zezenak Santo Domingoko aldapan gora.

Santo Domingon ez da aparteko gertakaririk izan, labainkadak eta erorketa batzuk besterik ez. Udaletxe parera ailegatzerako zezen taldea bakanduta zegoen.

Horrela egin dute ibilbide osoa, taldetan banatuta. Horri esker, korrikalariek adarretara gerturatu eta zezenaren aldamenean korrikaldi politak egiteko aukera izan dute. Gainera, animaliek zintzotasun handia erakutsi dute, korrikalariei jaramonik egin gabe egin baitute aurrera.

Zezen plazan ere ez dute denborarik galdu eta zuzenean sartu dira ukuilura, bi minutu eta 22 segundotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea