Gizartea -

Amaran

Ustezko lapur bat hil da, Donostiako banku batean izan den tiroketan

Astelehen honetan izan da lapurreta saiakera, Felipe IV.a kaleko La Caixa banketxean. Zauritutako ertzainari alta eman diote.

Ustezko lapur bat hil da, Donostiako banku batean izan den tiroketan. Argazkia: EFE
Ustezko lapur bat hil da, Donostiako banku batean izan den tiroketan. Argazkia: EFE
Tiroketa Donostian: Zauritutako lapurra hil egin da

01:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako banketxe batean lapurtzen saiatu den gizonezko bat hil da eta Ertzaintzako agente bat zauritu da astelehen honetan, banku horretan izan den tiroketa batean.

Hildakoa 56 urteko Madrilgo gizonezkoa zen, Herrizaingo Sailak azaldu duenez. 15:00ak aldera hil zen bertan, zaurien ondorioz, iturri horiek jakitera eman dutenez.

Lapurreta saiakera 14:00etan gertatu zen, armekin zihoazen bi lagun Felipe IV.a kaleko La Caixako banketxera sartuzirenean, Amara auzoan.

Ertzaintza bertaratu eta orduan gertatu zen tiroketa, banketxe barruan. Tiroketa horretan ertzain bat ere zauritu zen, baina tiroak balen aurkako txalekoan eman zaion. Donostiako ospitalera eraman zuten eta arratsalde osoan 'zaintzapean' egon ostean, gaur gauean alta eman diote.

Bankuan lapurreta egiten saiatu zen bigarren gizona, 63 urteko gipuzkoar bat, onik atxilotu zuten eta epailearen aurretik pasako da datozen orduetan.

Sei lagun bahituta

Banketxea lapurtzen saiatu zirenean sei lagun zeuden bertan (hiru bezero eta hiru langile). "Bizitza arriskuan ikusi dugu'', esan du bahitutako emakumeetako batek. ''Bala batek joko ninduela uste nuen. Tiroak entzun ditugunean lurrera bota dugu geure burua, babesteko. Une latzak izan dira'', azaldu du tiroketa bukatzean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea