Gizartea -

Internet

Edukiak deskargatzeko webguneen azpijokoak Sinde Legea ekiditeko

Deskargen webguneek haien balizko itxierari hartu nahi diote aurrea, eta, horren ondorioz, legearen aplikazioa ekiditeko izenak aldatzen hasi dira. Horren adibidea Vagos.es dugu.

Sinde Legea egon arren, edukiak deskargatzeko webguneek erabiltzaile kopurua handia dute. Photl.com
Sinde Legea egon arren, edukiak deskargatzeko webguneek erabiltzaile kopurua handia dute. Photl.com
Sinde Legea egon arren, edukiak deskargatzeko webguneek erabiltzaile kopurua handia dute. Photl.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sinde Legeak ekar dezakeen itxiera saihesteko ari dira aspaldiko partez Interneteko deskargen webguneak euren izenak aldatzen edo orri alternatiboak sortzen.

Horren adibidea dugu Vagos.es webgune ezaguna. Azken aste honetan webgune honen arduradunek jakitera eman dutenez, Zasca.com bihurtu dira, Sinde Legea aplikatzen duen Jabetza Intelektualaren Batzordeko jakinarazpena jaso ostean.

Joan den martxoan Sinde Legea sartu zen indarrean, eta ordutik, Interneteko deskargen webguneen arduradunak ari dira hainbat azpijoko asmatzen lege honen ezarpena ekiditeko. Izan ere, ekainaren erdialde aldera zabaldu zutenez, Bajui.com da Jabetza Intelektualaren Batzordera iritsi den lehen webgunea, eta, ondorioz, legezko itxiera jaso dezakeen lehen webgunea izan daiteke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea