Gizartea -
Bizkaiko azpiegiturak
Aldundiak Sabino Aranako sarbidea 2013an eraitsi nahi du
Krisia dela eta, Foru Aldundiak ez du partidarik gorde 2012ko kontuetan Sabino Arana eraisteko. Lanek 8 milioi euroko aurrekontua dute.
Erredakzioa
Bilbaok eta Iñaki Azkuna alkateak A-8 autobidearen Bilboko San Mameseko sarbide berriaren lanak bisitatu dute gaur. 2013ko martxoan irekiko dute, eta 215 milioi euroko kostua izan du.
Sarbide berriak Sabino Aranakoa ordezkatuko du, baina egungo sarbidea itxi gabe jarriko dute martxan, zarata eta kontaminazioa dela eta, alderdi politiko gehienek eta bizilagunek urteak eraman arren eskaera hori egiten.
Krisia dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiaren 2012ko kontuek ez dute sarbide hori eraisteko partidarik gorde, eta lanek 8 milioi euroko aurrekontua dute.
Ahaldun nagusiaren esanetan, maiatzean Bizkaian % 2,4 jaitsi zen zerga bidez bildutakoa, eta, zer egingo duten erabakitzeko udaren ostean Euskadik eta Bizkaiak bizi duten egoera ekonomikoa kontuan izan beharko dute.
Halaber, hori eraitsi aurretik, gune horretako erabilera zehaztuko duen plan bat egitearen alde egin du, eta lan hori Bilboko Udalaren ardura izango dela esan du. Hala ere, oraingoan ere elkarrekin lan egingo dutela gaineratu du.
Maiatzean Bizkaiaren zerga-bilketa % 2,4 jaitsi zela esan du Bilbaok eta, zentzuz jokatzeko, udaren ostean Euskadik eta Bizkaiak bizi duten egoera kontua izan beharko duela azaldu du.
Horrez gain, eraistea hasi aurretik gune horretako erabilera zehaztuko duen "master plan" bat egitearen alde egin du eta lan hori Bilboko Udalaren ardura izango dela esan du. Hala ere, oraingoan ere elkarrekin lan egingo dutela adierazi du.