Gizartea -

100 euroko ustezko isuna

Pornoa ikusteagatik isuna jartzen duen birusa zabaldu da Interneten

Birusa ez da berria, izan ere, Polizia Nazionalak horren existentzia salatu zuen otsailean. Dena den, azken hilabeteetan bere forma aldatu egin da internauten arreta maila saihesteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak Twitter sare soziala erabili du Internetetik hedatzen dabilen birus batez ohartarazteko. Birusak, pornoa ikusi edota deskarga ilegalak egiteagatik 100 euroko isuna eskatzen du Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren (DBEA) izenean, eta ordaindu ezean ordenagailua blokeatzeko mehatxua egiten du.

“Polizia Nazionalak eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziak ez dute modu horretan zigortzen” azaldu du poliziak “microblogging” izeneko sarean igotako ‘tuit’ batean. Horrez gain, Internet erabiltzailearen Segurtasun Bulegoaren (OSI) web orriaren linka (www.osi.es) helarazten du, birusa izanez gero hura desagerrarazteko.

Birusa ez da berria, izan ere, Polizia Nazionalak horren existentzia salatu zuen otsailean. Dena den, azken hilabeteetan bere forma aldatu egin da internauten arreta maila saihesteko.

4 eta 12 urte bitarteko zigorra

“Kontuz! Pornoa ikusteagatik edota legez kanpoko deskargak egitearren 100 euroko isunaz mehatxatzen zuen birusa aldatu egin da, orain DBEAaren izenean aurkezten da”, ohartarazi du.

Iruzurraren biktimek jasotzen duten mezuan, eduki pornografikoak ikusi edota legez kanpoko deskargak egiteagatik Espainiako Zigor Penalaren 202 artikulua urratu egiten dela jakinarazten da, eta urraketa horrek 4 eta 12 urteko kartzela zigorra dakarrela. Hori dela eta, Estatuari 100 euroko isuna ordainduz gero arau haustea baldintzapekoa bihurtu ahal da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea