Gizartea -
Belgikako armadorea
Abuztuan uretaratuko du La Navalek Jan de Nul armadorearentzako ontzia
Munduan dagoen bere kategoriako ontzirik handiena da; 84 pertsonarentzako tokia eta 30 eguneko autonomia du. Gainera, kontratu hori "funtsezkoa" izan da ontziola ez ixteko.
Erredakzioa
La Naval ontziola bizkaitarrak Fall Pipe izeneko ontzia ureratuko du, abuztuan. Belgiako Jan de Nul armdaorearentzat eraiki duten ontziak Simon Stevin izeneko biki bat du (2010ekoa) eta kategoria horretako munduko ontzirik handienak dira. Hala ere, Fall Pipek 84 pertsonarentzako tokia (bikiak baino gehiago) eta 30 eguneko autonomia du.
Bruselak "tax lease" izeneko finantzazio erreminta ezabatu ostean, kontratu hori "funtsezkoa" izan da ontziola ez ixteko, arduradunek azaldu dutenaren arabera.
Fall Pipe ontziak "goi-mailako teknologia" du eta "ez du munduan parekorik", esan dutenez.
191 metroko luzera, 40 metroko zabalera eta ontzigainera 13 metroko altuera du ontziak. Gainera, 35.000 tona harri eramateko lekua du eta harri horiek, tutuen sistema baten bitartez, 2.000 metrorainoko sakonerara arte bota ditzake. Ontziaren erdian irekiera bat dago eta ibilgailu artikulatu batek harriak jaisteko tutuen sistema bat zuzentzen du. ROV izeneko ibilgailu horrek ROV lau metroko tamaina du eta urrutiko kontrol batekin funtzionatzen du.
Horrez gain, ingurukoa grabatzeko bideo kamera eta mugitu ahal izateko helize batzuk ditu ontziak. GPS sistema bati esker, ontziak, itsasoaren baldintzak kontuan izan gabe, behar duen kokapena lortu dezake.