Gizartea -

Murrizketak Osasun arloan

456 sendagai finantzaketa publikotik kentzea proposatuko du Ana Matok

Proposamen hau Osasun Sistema Nazionaleko osoko bilkuran onartzea aurreikusi dute. 440 milioi euro aurreztea eragingo luke neurriak.

Ana Mato Osasun ministroa. EFE
Ana Mato Osasun ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak 456 sendagairen zerrenda proposatuko du finantzaketa publikotik kentzeko. Ana Matok zuzendutako departamentuaren arabera, neurri honek Osasun Sistema Nazionalean 440 milioi euro aurreztea eragingo luke.

Proposamen hau Osasun Sistema Nazionaleko lurralde arteko osoko bilkuran onartzea aurreikusi dute, eta Ana Mato izango da buru Ministerioan, Cadena SER-ek jakitera eman duenez.

Osasun Ministerioak proposatutako 456 sendagaien zerrendan izaera ahuleko 18 minen kontrako botikak daude, besteak beste, estula edo gripearekin zerikusia duen sudurreko kongestioa, idorreria, barizeak, soriasia, antsietatea...

Ana Matok zuzentzen duen departamentuak esan du salbuespenak izango direla patologia larri zehatzen kasuetan sendagaia oso erabilgarria denean. Halaber, finantzaketa publikorik ez izateak ez duela esan nahi kasuan kasu errezetatu ahal izatea nabarmendu du.

"Errezetak egiten dituztenek hori egiten jarraitu ahal izango dute beharrezkoa iruditzen zaienean, baina gaixoek prezio osoa ordaindu beharko dutela kontuan hartu beharko dute", irakur daiteke dokumentuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea