Gizartea -

Gobernu bilera

Langabeek sendagaiak ez ordaintzeko dekretua onartu du Jaurlaritzak

Neurriak 3 milioi euroko kostua izango du eta uztailaren 1ean sartuko da indarrean.

Rafael Bengoa Osasun sailburua. EFE
Rafael Bengoa Osasun sailburua. EFE
Koordainketaren aurkako dekretua onartu du Jaurlaritzak

01:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak osasun sistema publikoa "EAEn bizi diren guztientzat" unibertsala eta doanekoa izatea bermatzen duen dekretua onartu du gaur.

Gobernu bileraren ostean egindako prentsaurrekoan, Rafael Bengoa Osasun sailburuak azaldu du dekretuak mantendu egiten dituela sendagaien prezioen ekarpenak, baina salbuespenak jartzen dituela: langabezia-prestaziorik gabeko langabeak eta diru-sarrerak bermatzeko errenta (RGI) dutenak. Haien kasuan, sendagaiak doanekoak izango dira.

Bengoaren esanetan, Jaurlaritzak baditu "funts nahikoak" neurria ezartzeko. Bihar, Osasun Ministerioa eta erkidegoetako Osasun sailburuak batzartu egingo dira, eta, ostegunean, Bengoak neurriari buruzko zehaztasun gehiago emango ditu.

Osasun sailburuak gogorarazi du herritarrek sendagaien prezioaren % 40 ordaintzen jarraituko dutela, baina, Espainiako Gobernuaren dekretuak onartzen duen bezala, prestaziorik gabeko langabeek doan izan ahalko dituztela. Hori bai, berrikuntza gisa, doakotasuna RGIa jasotzen dutenei ere zabaldu diete EAEn.

Halaber, EAEko herritar batek kanpoan erosten badu sendagaia, ordaindutako gehigarria bueltan jasotzeko eskubidea izango du.

Jaurlaritzak uste du neurriak 3 milioi euroko kostua izango duela urtean. Uztailaren 1ean sartuko da indarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea