Gizartea -

Tartekari sarea

Tratu txarrak antzemateko lan egingo dute 20 bat boluntariok Bizkaian

Babes emozionala eskaini nahi diete tratu txarrak jasan arren egoera salatzera ausartzen ez diren emakumeei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko eskualde ezberdinetako 20 bat boluntariok emakumeen kontrako indarkeria matxistaren kasuak azaleratzen saiatuko dira irailetik aurrera.

Bizkaiko Foru Aldundiak jarri du martxan 'Tartekari sarea' programa, eta udalerri ezberdinetako emakume boluntarioak biltzen ditu. Beren bizilekuetan atzeman ditzaketen tratu txarren kasuetan laguntza eskaintzea izango dute helburu.

Tratu txarrak jasan arren egoera salatzera ausartzen ez diren edo egoerari aurre egiteko eskura dituzten aukerak zeintzuk diren ez dakizkiten emakumeei babes emozionala eman nahi diete programarekin.

Horretarako, hiru hilabetez prestakuntza berezia jaso dute boluntarioek, kasuak antzeman ahal izateko eta emakumeek errefusatu ez ditzaten.

90.000 euroko aurrekontua du programak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea