Gizartea -

Prebentzio kanpaina

Droga kontsumoari buruzko kanpaina aurkeztu du Jaurlaritzak

Jaietan eta musika-jaialdietan, alkoholimetroak oparituko dituzte eta drogak analizatzeko aukera emango dute, gazteak horien arriskuez kontzientziatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak udako jaietan alkoholaren eta estupefazienteen kontsumoari aurrea hartzeko kanpaina; alkoholimetroak banatuko dituzte eta drogak aztertzeko aukera egongo da, gazteak horien arriskuez kontzientziatzeko.

Jaurlaritzako Droga Gaietako zuzendariak, Celina Peredak, gaur aurkeztu du kanpaina hau, Gasteizen. Asteburu honetan hasi eta urrira arte, 40 udalerri baino gehiagotan, karpa informatiboak jarriko dituzte jaietan edo musika jaialdiak ospatzen direnean.

Celina Peredak esan duenez, 2011n 14.000 pertsonak egin zuten alhohol-proba; 18 eta 20 urte arteko gazteak ziren gehienak, baina 1.165ek 16 edo 17 urte zituzten, eta ia erdiek positibo eman zuten.

Bestalde, Ai laket!! elkarteak legez kanpoko drogen eraginen inguruko informazioa emango du 30 bat udalerritan, estupefazienteak aztertzeko aukera emango du eta, material informatiboaz gain, erabilera bakarreko alkoholimetroak, esnifatzeko tutuak eta kondoiak banatuko ditu.

Iaz 7.000 pertsonak egin zituzten droga test horiek (horien arteko 1.200ek 18 urte edo gutxiago zituzten), eta 500 lagin aztertu zituzten; anfetaminak (% 26), haxixa (% 24), marihuana (% 24) eta kokaina (% 14), gehienbat, eta estasia eta ketamina, neurri txikiagoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea