Gizartea -

Lanbideren datuak

Laguntza sozialen iruzurren % 72a, Bizkaian

Lanbideren ustez, Bizkaiko Aldundiaren kudeaketa Diru-sarreren berme-errentaren inguruan “negargarria” da, eta espediente guztiak eman ez dizkiola salatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laguntza sozialak jasotzeko iruzurren % 72a Bizkaian dago, , Lanbidek jakitera eman duenez.

Lanbideren ustez, Bizkaiko Aldundiaren kudeaketa Diru-sarreren berme-errentaren inguruan “negargarria” da eta espediente guztiak eman ez dizkiola salatu du.

Hilabeteotan, Lanbidek azaldu du iruzur motaren bat antzemateagatik laguntza hori jasotzen dutenetatik 2.031ri kentzeko prozedurak hasi dituela, horrek 17 milioi euro aurreztea dakar urtean.

Aurkitutako 2.031 kasu horietatik % 72,27 Bizkaian daude, ia 20 puntu gehiago dagozkionak baino, Lanbideren arabera. Araban % 13,88 eta Gipuzkoan % 13,83.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea