Gizartea -
San Fermin 2012
Iñaki Cabasesek (NaBai) botako du sanferminetako txupinazoa
Aurten txupinazoa Nafarroa Baik botako du, Udaleko alderdiek txandaka botatzeko ohiturarekin bat eginez.
Erredakzioa
2012koSan Fermin jaietako txupinazoa Nafarroa Baik botako du. Horrela iragarri du Enrique Maya Iruñeko alkateak, eta alderdiak Iñaki Cabases zinegotziak botatzea erabaki du.
Era honetan, idatzi gabeko ohiturarekin bat egiten jarraituko dute, hau da, legegintzaldiko lau urteetan, Udalean ordezkaritza duten alderdiek txandaka botatzea, ordezkaritza handiena duen alderditik hasita.
Aurten, NaBairi egokitu zaio txanda, ordezkaritza gehien duen bigarren alderdia baita.
Legegintzaldi honetako bigarren txupinazoa izango da, lehengo urtean kargua hartu eta aste gutxira Enrique Maya alkateak bota baitzuen.
Aurreko urteetan, besteak beste, Mari Ganuza Erraldoien eta Buruhandien Konpartsako presidenteak, Maite Esporrin zinegotzi sozialistak 2009an, Uxue Barkos Nafarroa Baikoak 2008an eta Yolanda Barcina alkate ohiak 2007an bota izan dute txupinazoa.