Gizartea -

Gipuzkoako hondakinak

PSEk mozioa babestuko du, baina EAJ arduradun 'pasiboa' dela salatu du

Juan Carlos Cano PPren Batzar Nagusietako ordezkariak esan du mozioa "PPk aurkeztutako txosten batean" oinarritzen dela mozioa, baina haiek Bilduren Gobernuaren kontrako mozioa nahi dutela.

Juan Carlos Alduntzin Ingurumen diputatua. Argazkia: Efe
Juan Carlos Alduntzin Ingurumen diputatua.
PSEk zentzura-mozioa babestuko du eta Garitanok 'Bilduren kontrako aliantza' ikusten du

01:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Arriola PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusiak uste du EAJk Juan Carlos Alduntzin Ingurumen diputatuaren kontra aurkeztuko duen zentsura mozioa ez dela "nahikoa", baina horren alde egingo du aurkezten dutenean. Gainera, EAJri egoeraren arduradun "pasiboa" izatea leporatu dio.

Arriolak Donostian emandako prentsaurreko batean azaldu duenez, PSE-EEk EAJrekin eta PPrekin bat egingo du ekimenean, baina mozioa lehenago aurkez zitekeela eta horrela "sei hilabeteko agonia aurreztuko" zela kritikatu du. Izan ere, jeltzaleek aurrekontuak onartzeko ituna lotu zuten Bildurekin, koalizioari hondakinen kudeaketarako plana egiteko "sei hilabeteko tartea" emanez.

Era berean, mozioak "garrantzi politiko handia" duela adierazi du Arriolak. Hala ere, ez omen da "Gipuzkoak dituen arazo guztien irtenbidea"; izan ere, Aldundiak argi adierazi du ez duela bere politika aldatuko, beraz, "Alduntzin ez bada, beste diputatu bat izango da" hondakinen plana garatuko duena.

Hori horrela, Arriolak lankidetzan aritzea eskaini die oposizioko beste alderdiei, "gobernu egonkorrak" osatzeko Gipuzkoako herrietan eta hirietan.

Gainera, Arriolak azpimarratu du Bildu dela "arduradun aktiboa", baina "arduradun pasiboa" EAJ dela, "hau gertatzen uzteagatik".

PP

Juan Carlos Cano PPk Gipuzkoako Batzar Nagusietan duen bozeramaileak uste du Juan Carlos Alduntzin Ingurumen diputatuaren kontra zentsura-mozioa aurkeztea "lehenengo pausoa" dela lurraldean gobernu berri bat jartzeko.

Cano gustura agertu da EAJk zentsura-mozioarekin bat egiteko asmoa duelako. Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko plan berria Batzar Nagusietara eraman nahi ez dutelako aurkeztuko dute zentsura-mozioa Alduntzinen kontra.

PPren eledunak azaldu duenez, mozioa "PPk aurkeztutako txosten batean" oinarritzen da, baina haiek Bilduren Gobernuaren kontrako mozioa nahi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea