Gizartea -

Barakaldo

Emakume bat atxilotu dute Barakaldon bi seme-alabak hiltzen saiatu delakoan

Emakumea bere buruaz beste egiten saiatu da gero, baina, konortea galdu aurretik senar ohi eta haurren aitari deitu dio gertatzen ari zenaz ohartarazteko. Ama eta bi adin txikikoak erietxean daude, egonkortuta.

Gertakaria izan den auzoa. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Gertakaria izan den auzoa. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Emakume bat atxilotu dute Barakaldon, 10 urteko bi seme-alabak hiltzen saiatzea leporatuta

01:13

Agentziak| EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak eta Barakaldoko Udaltzaingoak emakume bat atxilotu dut gaur goizean Barakaldon, adin txikiko bi seme-alabak hiltzen saiatu delakoan. Antza, emakumea bere buruaz beste egiten saiatu da gero baina konortea galdu aurretik, emakumeak berak bere bikotekide ohi eta haurren aitari deitu dio gertatzen ari zenaz ohartarazteko. 

Deiari esker, Polizia etxebizitzan sartu ahal izan da eta ama eta bi semeak Bizkaiko erietxe batera eraman ahal izan dituzte, Segurtasun Sailak berri eman duenez. 

Ama nahiz 10 urteko bi haurak egonkortuta daude dagoeneko. Emakumea atxilotuta du Ertzaintzak eta gertaeren zergatiak ikertzen ari da. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barakaldo albisteak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Nerabezaroa albisteak