Gizartea -

Indarkeria matxista

Epaileak Rebeca Huaytaren hiltzailea espetxera bidali du

Basauriko kartzelara eraman dute. Bestalde, Rebeca Huaytaren hilketa matxista gaitzesteko elkarretaratzea egin dute arratsaldean, Gasteizen.

Hilketa matxista Bilbon, joan den asteazkenean. Argazkia: EFE
Hilketa matxista Bilbon, joan den asteazkenean. Argazkia: EFE
Hilketa matxista Bilbon, joan den asteazkenean. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den asteazkenean Rebeca Huayta 45 urteko bikotekidearen hilketagatik Bilboko San Frantzisko auzoko taberna batean atxilotu zuten 44 urteko gizona epailearen aurrera eraman dute arratsaldean. Epaileak Basauriko kartzelan espetxeratzeko agindua eman du, ETBk jakin ahal izan duenez.

Atxilotuak berak deitu zuen asteazken goizeko lehen orduan Bilboko Udaltzaingora, bere bikotea hil zuela aitortzeko. Biktimak bezala, Boliviako herritartasuna duen gizona, Deustuko ertzain-etxean izan da atxilotu zutenetik.

Araceli Huayta, bikotekideak Bilbon hildako emakumearen alaba: "Orain dela hilabete, eskaileretatik bota zuen"

00:16

Ostegun arratsean Euskal erakunde guztietako ordezkariek eta herritarrek bat egin dute Bilbon izandako "hilketa matxistaren" aurrean Bilboko Udalak deitutako gaitzespen-elkarretaratzearekin. Bertan, Juan Mari Aburto alkateak eskatu zuen justiziak "irmo" joka dezala.

Elkarretaratzearen amaieran, Boliviako komunitateak Bilbon duen bozeramaile Ninfa Salazarrek hedabideei adierazi die eskatzen dutena dela "Rebecarentzat justizia, justizia eta justizia" dela eta, "ahal bada, Boliviara estraditatzea, epaitu eta zigortu dezaten eta, boliviarra den aldetik, Bolivian bete dezan zigorra, hemen (Espainian) kartzela hotela delako". 

Salazarrek baieztatu duenez, Leonel B.T.k "bikotekideei egindako tratu txarren aurrekariak ditu". Urtebete zeramatzaten elkarrekin bizitzen eta Huaytak bazuen bere bikotekidearen aurrekarien berri.

Elkarretaratzea Gasteizen Rebeca Huaytaren hilketa matxista gaitzesteko
Elkarretaratzea Gasteizen Rebeca Huaytaren hilketa matxista gaitzesteko
Elkarretaratzea Gasteizen Rebeca Huaytaren hilketa matxista gaitzesteko

0:36
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Indarkeria matxista Espainian Delituak bideoak Gaurko azken orduko albistea Mundu matxista