Gizartea -

Iruñerria

Adingabe batzuek diru kopuru handi bat eman diote Foruzaingoari, eta jabearen bila ari dira

Gazteluko Plazako Salaketen eta Herritarren Arretarako Bulegoan dago gordeta dirua, jabea noiz agertuko zain.

El dinero ha sido trasladado a la Oficina de Atención al Ciudadano de la Plaza del Castillo.
El dinero ha sido trasladado a la Oficina de Atención al Ciudadano de la Plaza del Castillo
El dinero ha sido trasladado a la Oficina de Atención al Ciudadano de la Plaza del Castillo.

Agentziak | N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak deialdi publikoa egin du Gabon gauean Iruñerriko herri bateko bide publikoan aurkitu zuten diru kopuru handi bat jaso ostean.

Gazteluko Plazako Salaketen eta Herritarren Arretarako Bulegoan dago gordeta dirua, jabea noiz agertuko zain. Jabeak diruaren jabea dela egiaztatu beharko du dirua bereganatu ahal izateko. 

Foruzaingoak azaldu duenez, adingabe batzuek ohartarazi zuten diru asko aurkitu zutela kalean. Patruila batek identifikatu, eta dirua Salaketen eta Herritarren Arretarako Bulegora eraman zuen.

Han geratu da zaintzapean, erreklamaziogileak herria, agertu zen toki zehatza eta diru kopurua zehaztu arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Gabonak argazkiak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Nafarroako Foru Polizia