Gizartea -

INDAKERIA MATXISTA

Pertsona bat atxilotu dute Burlatan adingabe bati sexu abusuak egitea egotzita

Gainera, Foruzaingoak jakinarazi du 8 pertsona gehiago atxilotu dituztela emakumearen aurkako hainbat delitu leporatuta. Atxiloketak Iturenen, Los Arcosen, Zizur Nagusian, Ribaforadan, Iruñean, Berriozarren eta Tuteran izan dira.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak pertsona bat atxilotu du asteburuan Burlatan, adingabe bati sexu abusuak egiteagatik. Gainera, 8 pertsona gehiago atxilotu dituzte emakumearen aurkako hainbat delitu egotzita.

Poliziak jakitera eman duenez, Iturenen gizon bat atxilotu dute etxeko indarkeriagatik eta amari mehatxu egiteagatik; Los Arcosen, Zizur Nagusian, Ribaforadan eta Iruñean, emakumearen aurkako indarkeriagatik; eta Berriozarren, emakume bat, amarengandik urruntzeko agindua urratzeagatik, familiaren etxebizitzan eztabaida bat izan ondoren.

Gainera, Udaltzaingoak bi gizon atxilotu ditu Tuteran, bata urruntze agindua urratzeagatik eta bestea genero indarkeriagatik eta mehatxuengatik, biak emakume beraren gainean.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak Burlata albisteak Matxismoa gaur