Gizartea -
Erasoa
Bi gazte zauritu dituzte labankadaz, horietako bat larri, Bilbo erdigunean
Igandean gertatu zen erasoa 08:30ean, ikertzen ari diren arrazoiak tarteko. Ertzaintzak argitu duenez, diskoteka baten kanpoaldean izandako eztabaida batean zauritu zituzten gazteak, Indautxu auzoan.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bi gazte zauritu zituzten labankadaz, horietako bat larri, igandean Bilbon. Horrekin lotuta, Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko, eta Indautxu plazan jazotako erasoaren egileak identifikatzeko, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
08:30ean gertatu zen erasoa, ikertzen ari diren arrazoiak tarteko. Ertzaintzak argitu duenez, diskoteka baten kanpoaldean izandako eztabaida batean zauritu zituzten gazteak Indautxu auzoan.
Gertatutakoaren berri izan zutenean, agenteak diskotekaren kanpoaldera bertaratu ziren, eta orduantxe hasi zuten ikerketa.
Larri zauritutako gaztea Gurutzetako Ospitalean dago. Beste gazteak, berriz, alta jaso du Basurtuko Ospitalean.
Era berean, beste pertsona bat ere zauritu zuten Bizkaiko hiriburuko San Frantzisko auzoan, hori ere labankadaz.