Gizartea -

Hilketak

Parisko hilketen egileak aitortu zuen "kurduak hiltzea" zela bere helburua

Atxilotu zutenean "zenbat hil ditut?" galdetu zien agenteei. Ikertzaileek oraindik ez dute argitu ekintza terrorista izan ote den, eta horixe eskatzen dute elkarte kurduek.

Parisen hiru kurdu hil zituzten lekua. Argazkia: Efe
Parisen hiru kurdu hil zituzten lekua. Argazkia: Efe
Kurduek manifestazioa egin dute Parisen, atentatuaren eta Turkiaren inplikazioaren kontra

0:44

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Paris erdialdean hiru kurdu tirokatuta hil zituen gizonak aitortu zuen jatorri horretako pertsonak hil nahi zituela, ikerketako iturrietatik jakinarazi dutenez.

Horixe adierazi zien poliziei atxilotu zutenean, eta krimenaren arrazoia "arrazista" zela gaineratu zuen, ikerketa iturriak aipatuta bertako hedabideek zabaldu dutenez.

BFMTV katearen arabera, atxilotu zutenean "zenbat hil ditut?" galdetu zien agenteei.

Ikertzaileek oraindik ez dute argitu ekintza terrorista izan ote den, eta horixe eskatzen dute elkarte kurduek.

Fiskaltzak, oraingoz, hilketa, hilketa saiakera, indarkeria eta armen jabetzarekin lotutako delitua egotzi dizkio hiltzaileari, eta Terrorismoaren aurkako Fiskaltza gertutik ari da behatzen kasua.

Komunitate kurduaren haserrea agerian geratu zen atzo, tiroketa izan zen lekuan polizien aurka oldartu baitziren. Gainera, gaur manifestazioa egin dute Errepublikaren plazan babesgabetasuna salatzeko.

Hain justu, aurki 10 urte beteko dira barruti berean hiru militante kurdu hil zituztenetik. Kurduek uste dute Frantziak ez duela nahikoa egin krimen hartan Turkiak izan zuen papera argitzeko, eta atzokoan ere Ankarak zerikusia izan dezakeela iradoki dute.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak albisteak Frantzia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko