Gizartea -
Koronabirusa
60 urtez azpikoei laugarren dosia ematen hasi da Osakidetza
Laugarren dosi hau jaso nahi duen pertsona orok ohiko bideak erabilita eskatu ahal izango du txertoa jartzeko txanda.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ostegun honetan, 13:00ak jota, ireki du Osakidetzak covid-19aren aurkako bigarren errefortzu dosiaren txertaketa 60 urtez azpikoentzat, alegia, laugarren dosia, Osasun Sailak jakitera eman duenez.
Laugarren dosia jaso nahi duen pertsona orok ohiko bideak erabilita eskatu ahal izango du txertoa jartzeko txanda; hau da, Osakidetzaren webgunean, "Aurretiko zita" sailean edota nork bere osasun zentrora deituta.
60 urtetik gorakoak urriaren 5ean hasi ziren txertoa jasotzen gripearen txertoarekin batera. Oraingoz, 393.783 pertsonak hartu dute bigarren errefortzu dosia, eta 516.590 pertsonak, gripearen aurkako txertoa.
Gainera, txertaketarekin lotutako zalantzak dituztenentzat, Osasun Sailak "Galderak eta erantzunak" atala argitaratu du bere webgunean.