Gizartea -

Mozioa

Hondakinen plana Batzar Nagusietan aurkezteko eskatuko diote Bilduri

EAJk, PSE-EEk eta PPk eta plana Gipuzkoako Batzar Nagusietara eramatea eskatuko diote Bilduri, taldeek eztabaida eta bozka dezaten.

Hondakinen inguruko bilkura Gipuzkoako Batzar Naguesietan.
Hondakinen inguruko bilkura Gipuzkoako Batzar Naguesietan.
Hondakinen inguruko bilkura Gipuzkoako Batzar Naguesietan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilduk aurkeztutako hondakinen kudeaketarako planean lau mozio adostu dituzte EAJk, PSE-EEk eta PPk eta plana Gipuzkoako Batzar Nagusietan ofizialki aurkeztea eskatuko diote, taldeek eztabaida eta bozka dezaten.

Lehengo astean Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinak kudeatzeko estrategia aurkeztu zuen. Plan berriaren iragarpena Juan Carlos Alduntzin Partzuergoko presidente eta Gipuzkoako Ingurumen diputatuak egin zuen eta oposizioak jada diputatua kentzeko eskaera egin du.

Atzo bertan, Martin Garitano ahaldun nagusiak, "gustatu ala ez gustatu, Gipuzkoako Foru Aldundiak eutsi egiten dio orain arte egindakoari, guzti-guztiari, hondakinen kudeaketa barne", berretsi zuen.

Bilduk aurkeztutako plana izan dute aztergai batzordean, izan ere planaren izaerak eragin du eztabaida. Aurreko legegintzaldikoaren jarraipena dela dio Aldundiak, eta beraz, Udalek erabaki beharko dutela atez ateko sistemarekin bat egin ala ez.

Plangintza erabat berria dela diote ordea, PPk, PSEk eta EAJk. Gehiengo politikoaren aurka doala, egungo legedia urratzen duela eta datu okerrak ematen direla argudiatuta.

EAJk, PPk, eta PSEk azpimarratu dute kontrolatutako zabor biltegi berriak non jarriko dituzten zehazten ez dela eta bosgarren edukiontziko emaitzak atez ateko sistemarenak baino hobeak direla.

Xabier Ezeizabarrena EAJko batzarkideak "egungo legedia hankaz gora jartzea" eta "Gipuzkoa zabortegi batean bilakatzea" egotzi dio Alduntzini.

Bilduk "tranpak" egin nahi dituela eta "datozen belaunaldiei marroi bat" utzi nahi diela esan du Mikel Duran PSE-EEko batzarkideak.

Txema Murgiondo PPko batzarkidearen ustez, proposatu duten plana "txerrikeria bat da".

Bestalde, plana "zentzuzkoa eta arrazoizkoa" adierazi du Rebeka Uberak (Aralar) eta hondakinen auzia "politizatu" nahi dutela salatu du.

Azkenik, Bilduk aurkeztutako estrategiaren inguruan "hausnarketarik ez egitea" leporatu die oposizioko taldeeri Juan Karlos Alduntzinek eta euren helburu bakarra Foru Gobernuaren "gutxiengoa" islatzea dela esan du.

Igorreko zabortegiak jada ez ditu Gipuzkoako zaborrak hartuko

Bestetik, gauerdian amaitu du Gipuzkoarekin sinatuta zuen hitzarmena eta gaurtik aurrera, Igorreko (Bizkaia) zabortegiak jada ez ditu Gipuzkoako zaborrak eramaten dituzten kamioi gehiagorik hartuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea