Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon batek emazte ohia hil du Sevillan
Ustezko hiltzaileak 31 urteko emakumearenganako urruntze agindua zuen bere gain.
agentziak | eitb media
Gizon batek emazte ohia hil du Dos Hermanasen (Sevilla) labankadaz, Espainiako Poliziak jakitera eman duenez.
Emakumea gaur goizaldean hil da labankadek eragindako zauri larrien ondorioz. Gizonak emakumearenganako urruntze-agindua zuen, eta hiru seme-alaba zituzten. Gizona atxilotuta dago eta epailearen esku utziko dute.
Dos Hermanaseko Montequinto auzuneko etxebizitza batean izan zen erasoa atzo. Poliziak bi pertsonak aurkitu zituen zaurituta, eta ospitalera eraman zituen.
Emakumea egoera kritikoan zegoen Virgen del Rocio ospitalean, eta premiazko ebakuntza egin bazioten ere, hil egin da. Autopsia igandean egingo diote.