Gizartea -

Akordioa amaitu da

Bizkaiak ez du Gipuzkoako zabor gehiago onartuko

Asteartean bukatu zen Gipuzkoak Igorreko zabortegira zaborra bidaltzeko zuten akordioa.

Juan Maria Aburto Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramailea. EITB
Juan Maria Aburto Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramailea. EITB
Bizkaiak ez du Gipuzkoako zabor gehiago jasoko

01:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astearteko 00:00etan amaitu da Bizkaiak Gipuzkoako hondakinak jasotzeko hitzartutako ituna Juan Maria Aburto Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaileak berretsi duenez, beraz, "asteazkenetik aurrera ez da kamioi gehiago sartuko Igorreko zabortegian", adierazi du.

"Ahalmena 100.000 tonakoa zela sinatuta zegoen hitzarmenean, eta datu hori ere bete egin da; 100.000 tona ekarri dira Igorreko zabortegira", azaldu du.

Bizkaiak sinatutako hitzarmena bete duela ekarri du gogora Aburtok, baina Gipuzkoako Aldundiak hartutako erabakien ondorioz, Bizkaiak ez duela zabor gehiago hartuko berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea