Gizartea -
Kopako Finala
Athletic Hiria garbitzeko faktura Bilbora igorriko du Madrilgo Udalak
El Mundo egunkariak argitaratutakoaren arabera, Kopako Finalaren ondorengo egunean zabor tona ugari bildu zituzten garbiketa zerbitzuek 'Athletic Hirian'.
Erredakzioa
'Athletic Hiria' eta inguruneak garbitzeko kostuaren faktura igorriko dio Madrilgo Udalak Athletic-i, gaur El Mundo egunkariak argitaratutakoaren arabera.
Iturri beraren arabera, Kopako Finalaren ondorengo egunean, maiatzaren 26an, zabor tona ugari bildu zituzten garbiketa zerbitzuek 'Athletic Hiria'n.
Hala ere, Athleticek eta Madrilgo Udalak Kopako Finala jokatu aurretik adostu zuten 'Athletic Hiria' garbitzeko lanak Athleticek berak ordainduko zituztela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea