Gizartea -
Atxiloketa
Aitor Zabaletaren hiltzailea atxilotuta, droga kontuak direla eta
Hain zuzen ere, zigorra betetzen ari den birigizarteratze zentroan droga sartzeagatik atzeman dute.
Erredakzioa
Ricardo Guerra Cuadrado, Aitor Zabaleta Realeko zalearen hiltzailea, atxilotu egin dute, krimen horregatik jasotako zigorra betetzen ari den birgizarteratze zentroan droga sartzea egotzita.
Poliziak jakinarazi duenez, Guerra maiatzaren 17an atxilotu zuten, egun librea izan eta zentrora itzuli zenean.
Miaketa egin ziotenean, 1,6 kilo haxix atzeman zioten, eta Poliziak atxilotuta eraman zuen.
Ricardo Guerrak 1998ko abenduaren 8an hil zuen Aitor Zabaleta, Madrilen, Atleticoren eta Realaren arteko UEFA partida bat hasi baino lehen.
Hiltzaileari 17 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, baina gaur egun bigarren graduan dago jada, eta, ondorioz, kartzelatik ateratzeko baimenak jaso ditzake.