Gizartea -

Kopako finala

Barne Ministerioak kontrolak bertan behera uztea agindu du

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak Madrilera bidean zeuden eta Athleticen zaleak geldiarazten ari ziren kontrolak bertan behera uztea agindu du, EAJk hala eskatuta.

Barne Ministerioak kontrolak bertan behera uztea agindu du. Argazkia: EITB
Barne Ministerioak kontrolak bertan behera uztea agindu du.
Barne Ministerioak kontrolak bertan behera uztea agindu du. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak Madrilera bidean zeuden eta Athleticen zaleak geldiarazten ari ziren kontrolak bertan behera uztea agindu du.

Fernandez Diazek Aitor Esteban EAJren diputatuak egindako eskariari erantzunez hartu du erabakia. Diputatuak Guardia Zibila Athleticen jarraitzaileei egiten ari den kontrolak bertan behera uzteko eskatu dio Barne Ministerioari, "ez direlako beharrezkoak" eta "probokazioa" direlako.

Estebanek salatu duenez, talde txurigorriaren milaka jarraitzaile zeuden errepidean "harrapatuta" Boceguillas (Segovia) parean, Guardia Zibilaren kontrolengatik, eta 10 kilometrotik gorako auto-ilarak sortu dira.

Isuna, leihatilatik banderak ateratzeagatik

Athleticen finala ikustera zihoan zale batek bere twitter kontuan salatu duenez, isuna jaso du Athletiken bandera autoko leihatilatik ateratzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea