Gizartea -

Arartekoari erantzuna

Arartekoak Kukutzari buruz esandakoak dudan jarri ditu Jaurlaritzak

Ertzaintzak irailaren 21ean eta 23an izandako jarrera Kukutzan gertatzen ari zenarekin bat zetorrela azaldu du, jarrera horri esker istilu eta kalte handiagoak saihestu zituela nabarmenduta.

Guztira, 31 pertsona atxilotu zituzten Kukutza hustean. Efe.
Kukutza | Arartekoak esandakoak dudan jarri ditu Jaurlaritzak
Guztira, 31 pertsona atxilotu zituzten Kukutza hustean. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrizaingo Sailak "ezustea eta desadostasuna" agertu du Arartekoak Ertzaintzak Kukutzaren hustean eta ondorengo istiluetan izandako jarreraren inguruan esandakoekin. Kukutza epailearen aginduz hustu zuen Ertzaintzak iragan irailean, eta, ondorioz, istilu larriak izan ziren Bilbon.

Rodolfo Aresek zuzendutako sailak prentsa oharra atera du, Arartekoak bere txostenean esandako batzuk  "erabat bidegabeak eta zehaztasun gabekoak" direla adierazteko.

Gainera, Arartekoak esandakoak "Ertzaintzaren irudia eta agenteen lana zikindu nahi dituztenek erabil ditzakete", eta, horregatik ere, txostenaren edukia deitoratu du Jaurlaritzak.

ZehaztasunakPrentsa oharrean, Ertzaintzak irailaren 21ean eta 23an izandako jarrera Kukutzan gertatzen ari zenarekin bat zetorrela azaldu du Herrizaingo Sailak, jarrera horri esker istilu eta kalte handiagoak saihestu zituela nabarmenduta.

Gainera, azaldu egiten dute Arartekoak atxilotuekin egoteko eta huste-prozesuari buruzko informazio osoa lortzeko aukera izan zuela. Hortaz aparte, istiluei buruzko bideo ugari daude, eta, Herrizango Sailaren arabera, irudi horiek, "antza, kontra egiten diote Arartekoak esandakoari; hau da, Ertzaintzaren jarrera gehiegizkoa izan zela".

Azkenik, Aresen sailak nabarmendu egin du, Arartekoak esandakoa egia balitz, herritarrek salaketa ugari jarriko zuketela, eta Jaurlaritzan bi salaketaren berri bakarrik izan dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea