Gizartea -

Errekaldeko gaztetxea

Ertzaintzak Kukutzan gehiegikeriaz jokatu zuela uste du Arartekoak

Ezin du zehaztu Kukutza barruan itxi zirenen kontrako indarkeria neurrizkoa izan ote zen, baina argi du Ertzaintzak gogorregi egin zuela kalean protestan zirenen kontra.

Kukutza botatzearen kontrako protestak.
Arartekoaren ustez, Ertzaintzak gehiegikeriaz jokatu zuen Kukutzaren protestetan

01:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kukutzan, Ertzaintzak legeak babestuta jokatu zuela esan du Arartekoak, baina, haren ustez, arrazoiak daude pentsatzeko gehiegikeriaz jokatu zutela gaztetxea botatzearen kontrako protestetan.26 orrialdeko txosten batean, herriaren defendatzailea behin eta berriro kexatu da Herrizaingo Sailak eman dion informazio eta laguntza eskasagatik. Bere gomendioei jaramonik egin ez izana eta Herrizaingo Sailak Errekaldeko gertaeren barne-ikerketa egin ez izana salatu du.Horregatik, ezin du zehaztu Kukutza barruan itxi zirenen kontrako indarkeria neurrizkoa izan zen edo ez; baina argi du Ertzaintzak gogorregi egin zuela kalean era baketsuan protestan zirenen kontra.

53 salaketa eta zaurien 76 mediku-agiri jaso ditu Arartekoak, eta asko direla uste du. Argazkiak eta irudiak ikusita, eta Herrizaingo Sailaren informazio falta kontuan hartuta, bake publikoaren arduradunek indarkeria ondo neurtu ez zutela eta indarkeria ez zutela egoeraren arabera erabili uste du Arartekoak.

Txostenak bereziki aipatzen du ertzainek Tobogan tabernan izan zuten jokabidea, eta kritikatu egiten du Errekaldera joan ziren zinegotziei emandako lekuz kanpoko tratu ezegokia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea