Gizartea -
Gertakaria
Trenak gizonezko bat harrapatu du Balmasedan
Tren konpainiako iturriek azaldu dutenez, hesia jaitsita zegoenean hasi da 86 urteko gizonezkoa trenbidea gurutzatzen. Zauritua bizirik eraman dute Gurutzetako ospitalera; larri dago.
Erredakzioa
Trenak gizonezko bat harrapatu du Balmasedan (Bizkaia) eta zaurituta eraman dute Gurutzetako Ospitalera, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Tren konpainiako iturriek azaldu dutenez, 86 urte ditu gizonezkoak eta trenbideko hesia jaitsita zegoenean hasi da gurutzatzen. Gauzak horrela, geltokitik atera berria zen tren batek harrapatu eta zauritu du. Konboiko makinistak azaldu duenez, larrialdiko frenoa aktibatu du eta seinaleak egin ditu gizonezkoa hesia jaitsita zegoela pasatu dela jakinarazteko, baina ezin izan du harrapaketa ekidin.
Ezbeharra 10:15ean gertatu da, Balmasedako FEVEren geltokian. Istripua gertatu eta berehala, gizonezkoa bizirik eraman dute Gurutzetako ospitalera; larri dago. Harrapaketak hogei minutuko atzerapena eragin du, nahiz eta beste konboiak ez kaltetu.