Gizartea -

Zentral nuklearra

Legebiltzarrak Garoñaren itxiera ez baliogabetzeko eskatu dio Rajoyri

Eusko Legebiltzarreko ia alderdi guztiek bozkatu dute ekimenaren alde. PP eta UPyD izan dira kontra agertu diren bakarrak.

Legebiltzarrak Garoñaren itxiera ez baliogabetzeko eskatu dio Rajoyri. Argazkia: EITB
Legebiltzarrak Garoñaren itxiera ez baliogabetzeko eskatu dio Rajoyri.
Legebiltzarrak Garoñaren itxiera ez baliogabetzeko eskatu dio Rajoyri. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak Garoñako (Burgos) zentral nuklearra 2013ko uztailaren 6an ixteko agindua bertan behera ez uzteko eskatu dio Mariano Rajoy buru duen Espainiako Gobernuari.

Eusko Legebiltzarreko ia alderdi guztiek bozkatu dute ekimenaren alde. PP eta UPyD izan dira kontra agertu diren bakarrak.

Aurreko Industria Ministerioak eman zuen zentrala ixteko agindua eta oraingo Gobernuak izapideak abiatu ditu agindu hori bertan behera uzteko. Legebiltzarrak prozesuarekin ez jarraitzeko eskatzen dio Espainiako Gobernuari.

Era berean, Ministroen Kontseiluak 2009ko azaroaren 20an onartutako "Ekonomia Sustatzeko eta Enpleguan Neurriak hartzeko Planaren onurak zentralaren inguruan dauden" EAEko herritarrei ere zabaltzea eskatu dio Gobernuari.

Gogoratu behar da Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak ez zuela arazorik ikusi Garoñaren biziraupena luzatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea