Gizartea -
Sexu aldaketaren alde
Euskal gazteriaren %87a ezkontza homosexualen aldekoak dira
Euskal gazteriaren gehiengoa ezkontza homosexual eta sexu aldaketa legalaren alde agertzen da Gazteen Euskal Behatokiaren arabera.
Erredakzioa
Gazteen Euskal Behatokiak Nazioarteko Homofobiaren aurkako egunean jakinarazi duenez euskal gazteen %87a sexu berdinekoen arteko ezkontzen aldekoak dira eta %81a sexu aldaketa legalaren alde daude. Datu hauek, 15 eta 29 urte bitarteko 1.500 euskal gazteri egindako inkesta batetik ateratako ondorioak dira.
Azken lau urteetan sexu aldaketa eta ezkontza homosexualen aldeko jarrerak goranzko bidea hartu du, kaleratutako datuen arabera.
Auzokide homosexualak
Nahiz eta euskal gazteriaren gehiengoak ez duen arazorik auzokidea homosexuala izateko, oraindik %11ri axola die auzoan homosexualak bizitzeak.
Joan den urtearekin konparatuta, homosexualekiko kontrakotasuna gutxitu egin da. Erdeinuak pixka bat handiagoak dira mutilen artean (%12a). 25 urte baino gutxiago duten gazteek, bestalde, aurkakotasun handiagoa agertzen dute, zaharragoen aldean.
Gaixotasuna
Homosexualitatea sendatu beharreko "gaixotasun" moduan ikusten dutenen kopurua urritu egin da. Gazteen %88ak ez dute pentsatzen gaixotasuna denik, baina %6ak kontrakoa uste dute. Mutilen artean, gaixotasunaren ideia zabalduago dago eta adina handitu ahala kopurua txikitu egiten da. Estatuan, homosexualitatea gaixotasuna dela pentsatzen dutenen kopurua handitu egiten da adinak gora egin ahala.