Gizartea -
Homofobiari buruzko txostena
Homosexuala izateak heriotza zigorra ekar dezake 5 herrialdetan
Munduko 78 naziok, genero bereko pertsona biren arteko harreman sexualak legez kanpokoak direla kontsideratzen dute, horien artean, Karibeko hamar.
Erredakzioa
Hamar herrialdek sexu bereko bi pertsonaren arteko ezkontzak onartzen ditu, eta hamabik genero bereko bikote batek haur bat adoptatzea baimentzen dute, 78 herrialdetan homosexuala izatea ilegala da eta bost herrialdetan heriotza zigorra ekar dezake, gaur argitaratu duten mundu mailako ikerketa baten arabera.
“Estatuak Babestutako Homofobiari buruzko Txostena” zabaldu du gaur ILGA-k (Lesbiana, Gay, Bisexual, Trans eta Intersexualen Nazioarteko Elkartea), bertan munduan zehar homosexualitateak bizi duen egoera azaltzen da.
Munduko 113 herrialdetan homosexualitatea zilegia da, 78 naziok ordea, genero bereko pertsona biren arteko harreman sexualak legez kanpokoak direla kontsideratzen dute, horien artean, Karibeko hamar.
Iranek, Saudi Arabiak eta Yemenek, Asian; Mauritaniak, Sudanek, eta Nigeria iparraldeko eta Somalia hegoaldeko erregioek, Afrikan, heriotza zigorrarekin zigortzen dute homosexualitatea.
Homosexualen eskubideen errekonozimendua
Eskubideei dagokienez, hamar naziok ezkontza homosexuala onartzen dute, kronologikoki hauek dira: Holanda, Belgika, Espainia, Kanada, Hegoafrika, Norvegia, Suedia, Portugal, Argentina, eta Islandia.
Hamabi herrialdetan homosexualek haurrak adoptatu ditzakete, genero ezberdineko bikoteen baldintza beretan; Holanda; Hegoafrika; Suedia; Espainia; Andorra, Belgika; Islandia; Norvegia; Israel; Danimarka; Argentina; eta Brasil.
Homosexualen eskubideak Europan daude onartuen, Txipreko iparrean baino ez dago debekatuta homosexualen arteko ezkontza.
Latinoamerikan biolentzia da homosexualen arazo handiena; herrialde gehienetan ez dago homofobiaren aurkako legedirik eta ondorioz, krimen gehienak zigorrik gabe geratzen dira.
Asiako herrialdeen erdiek homosexualitatea kriminalizatu egiten dute, gainontzekoetan kolektibo honen manifestazio publikoa eta adierazpen askatasuna oso murriztuta daude.
ILGA-k Afrikan “Estatuak babesturiko homofobia azken hamarkadan handitu” izana deitoratzen du.