Gizartea -

Heriotza

Senideek eta lagunek azken agurra eman diote Juan Maria Urdangarini

Cristina infanta, Iñaki Urdangarinen emaztea, eta berorien lau seme-alabak Madrilera bidaiatu dira Washingtonetik, larunbatean mezara joateko.

Urdangarindarrak erreginaren eta infantaren zain daude. Irudia: EFE
Urdangarindarrak erreginaren eta infantaren zain daude
Urdangarin familia, lutoan

01:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Senideek eta lagunek azken agurra eman diote intimitatean Juan Maria Urdangarini. Palmako dukearen aitaren gorpuari azken agurra eman diote tanatorioan.

Laurak baino minutu batzuk lehenago Iñaki Urdangarin eta bere ama Clara Liebaert Gasteizko Lauzirica tanatoriora heldu dira; bertara, senideak eta lagunak hurbildu dira ere.

Alarguna eta hildakoaren seme-alabak familiaren etxebizitzatik abiatu dira tanatoriora. Eguerdian Sofia erreginaren eta Elena infantaren bisita jaso dute Gasteizen familiak duen etxean, doluminak agertzera joan baitira. Arratsaldean Madrilera bueltatu dira.

Familiak eskatuta, hil-beila intimitatean egin dute. Hileta elizkizuna larunbatean, 20:00etan, Armentiako San Prudentzio Basilikan, Gasteizen, izango da.

Cristina infanta, Iñaki Urdangarinen emaztea, eta berorien lau seme-alabak Madrilera bidaiatu dira Washingtonetik, larunbatean mezara joateko.

Cristina infantaren senarraren aitak gaixotasun luze baten ondoren hil zen, azken egunotan txarrera egin ostean.

Familiaren inguruko zenbait iturriren arabera, garun-suri bat izan zuen eta osasun fisiko eta burukoa nabarmen okerrera egin zuen azkenaldian. Gurpil-aulkia ere erabili behar zuen.

Erreginaren bisita

Goizeko lehen ordutik, hainbat hedabide erregina eta infantaren esperoan egon dira, Arabako hiriburuan duten etxebizitza batean, erdigunean eta gune berdez inguratuta dagoena.

Erreginaren eta infantaren ibilgailua 13:15ean heldu da, urdangarindarrek orain dela hiru belaunaldi duten etxebizitzara.

15:55ean etxebizitza utzi dute, eta etorritako ibilgailuan Madrilera itzuli dira. Iñaki Urdangarinen anai-arrebei dolumina eman diete. Beste senide batzuk Gasteizko Lauzirica tanatorioan daude, Juan Maria Urdangarinen gorpua dagoen tokian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea