Gizartea -
Leherketa Arrasaten
'Ohean aurkitu dugu, ahuspez; dirudienez, ez du sufritu'
Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako zuzendariak konfirmatu egin du Arrasateko baserria gas-leherketa baten ondorioz eraitsi dela.
Erredakzioa
"Logelan zegoen, ohean, ahuspez etzanda; hori ikusita, sufritu ez duela eta gertatutakoaz ohartu ez dela uste dugu", esan de Pedro Anitua Jaurlaritzako Larrialdietako zuzendariak Arrasateko baserriaren leherketan hildako emakumezkoari buruz.
Zauritutako emakumezkoari dagokionez, uste guztien arabera, "lau ordu inguru" eman ditu txintxorren artean Ertzaintzari abisatu eta erreskate zerbitzuak 7:15ean lanean hasi diren arte.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako zuzendariak konfirmatu egin du Arrasateko baserria gas-leherketa baten ondorioz eraitsi dela. Gizonezkoaren hilotza eta zauritutako emakumezkoa aurkitu ostean, bigarren emakumezkoaren hilotza aurkitu dute baserriko hondarren azpian.