Gizartea -

Baserri bat

'Irudia lazgarria da; ez dago harri bat ere bestearen gainean'

Arrasateko bigarren alkateordeak adierazi du baserria "sendoa" zela.

Arrasateko bizilagunak suminduta daude Argazkia: EITB
Arrasateko bizilagunak suminduta daude Argazkia: EITB
Arrasateko bizilagunak suminduta daude Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Erramun Askasibar Arrasateko bigarren alkateordearen hitzetan, Gesalibar auzoan erori den baserria "sendoa" zen. "Irudia lazgarria da, ez dago harri bat ere bestearen gainean", adierazi du.

Alkateordearen esanetan, oraindik ez dago argi zerk eragin duen baserria erortzea, baina "litekeena" da gas eztanda bat izatea kausa.

Halaber, gaineratu du eztandak ez duela kalterik egin beste baserrietan. Izan ere, hurbilena "200 metrora" dagoela zehaztu du.

Gertatutakoaren ondorioz, baserrian bizi ziren hiru lagunetako bi, 65 urteko gizonezkoa eta 57 urteko emakumea, hil egin dira hondakinek azpian harrapatuta. Baserrian hiru lagun bizi ziren, tartean hildako gizonezkoaren emaztea eta emakumezkoaren ahizpa, 63 urtekoa, eta oso larri atera dute hondakin artetik eta helikopteroz eraman dute Gurutzetako ospitalera.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea